Mahai-ingurua

Emakume ikertzaileak eta zuzendariak: emakumeen lidergoaren aldeko aldaketa

Otsailak 13
12:00 - 13:00
Izen emateak itxita daude
Zientzia komunitatea

Azken urtean, hainbat emakumezko ikertzaile izendatu dituzte ikerketa zentrotako zuzendari zientifiko gisa. Biogipuzkoa OIItik gertakizun esanguratsuak iruditzen zaizkigu, emakumeen lidergoa maila guztietan sustatzen dutenak.

Hori ospatzeko, ikerketa akademikoko talde bat zuzentzeaz gain, ikerketa-jarduera eta ikerketa-zentro baten zuzendaritza zientifikoa uztartzen ari diren emakume zientzialarien ibilbidea ezagutuko dugu. Haien ibilbideaz hitz egingo dugu, nola iritsi diren gaur egun duten posizioraino, bidean topatu dituzten zailtasun eta erronkez, eta nola egin dieten aurre.

Jarduera honetan, gonbidatu bakoitzak bere ibilbidearen laburpena egingo du 15-20 minutuan, eta, ondoren, galdera- eta eztabaida-erronda bat irekiko da parte-hartzaileen artean, eztabaidarako puntu berriak sortzeko. Era berean, jendeak galderak bidaltzeko online sistemaren bat erabiltzea proposatzen dugu (adibidez, Mentimeter edo antzekoa).

Hizlariak

Ana Zubiaga

Jakiundeko Lehendakaria

Itziar Vergara

Biogipuzkoa OIIko Zuzendari Zientifikoa

Aitziber Kortajarena

CIC BiomaGUNEko Zuzendari Zientifikoa

Sonia Alonso

Biogipuzkoa OIIko Zelula amak eta Zahartze taldeko koarduraduna