Hitzaldiak eta aurkezpenak

Elkarrizketatu ikerlari bat

Eskolak

Gure inguruan zientzia egiten duten zentro asko daude, eta horietan emakume zientzialari asko daude. Errealitate hori 11-12 urteko haurrei hurbiltzen saiatu gara, zientzialari bati egindako elkarrizketen bidez. Haiek diseinatu eta grabatu dute elkarrizketa. Egindako bideoek lehiaketa batean parte hartuko dute, eta ekitaldi honetan sari banaketa eta bideoen emanaldia gauzatuko da. Parte hartu duten ikastetxeak ekitaldira gonbidatuta egongo dira.