Tailerrak eta bisitak

DIPC eta CFM Ikerketa Zentroetara Bisita Birtuala

otsailak 10
10:00 - 11:30
Online
Eskolak

Bisita birtualaren hasieran, gure ikerketa-zentroen aurkezpena egingo da, eta ikasleek materialen, fisikaren eta antzeko diziplinen zientziaren ikerketa ezagutuko dute. Ondoren, laborategi hauek bisitatuko ditugu, bertan lan egiten duten zientzialariekin batera: Nanofisikako Laborategia, Polimeroen Laborategia, NEXT esperimentua egiten ari garen Canfranceko Lurpeko Laborategia eta Superkonputazio Zentroa.

Bisita amaitzeko, zientzialariekin mahai-inguru irekia egingo da, eta ikasleek galderak egin ahal izango dituzte.

Ekintza DBH4 eta batxilergoko ikasleentzat dago prestatuta.