Bisita BCMaterials zentrora: Material berriak bizitza hobe baterako
Materialen zientziak nola aldatzen duen gure bizitza ezagutu nahi al duzu? BCMaterialseko zientzialariek erakutsiko dizute!
Bigarren Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako azken mailetako ikasleei zuzendutako bisita hauetan, material berrien eta harrigarrien inguruko esperimentuak egingo ditugu, ingurumenari, energiari, osasunari eta digitalizazioari zein gailu berritzaileei lotuta. Gainera, gure laborategi modernoetan barrena ibiliko gara, bertako zientzialarien eguneroko lana gertutik ezagutzeko.
Bisita bakoitzak 60 minututik gorako iraupena izango du gutxi gorabehera, eta eguneko bi bisita egingo dira, gehienez 30 pertsonako taldeentzat.
Bisita hauen helburua ez da soilik emakumeek zientzian duten papera ikusaraztea, baizik eta ikasle hauen jakin-mina eta bokazio zientifikoak piztea ere.