Jolasak

Biomaratoia: Bilboko bioaniztasuna aztertu eta datuak jaso

otsailak 11
11:00 - 14:00
Izen emateak itxita daude
Familiak

Biomaratoi edo bioblitz batek bioaniztasun ahalik eta datu gehien bildu nahi ditu toki eta denbora-tarte jakin batean. Aire zabaleko esperientzia honetan, parte-hartzaileak Bilboko bioaniztasuna aztertuko dute eta datuak jasoko dituzte. Jantzi arropa egokia, ekarri zure mugikorra, eta lagundu inguratzen gaituzten bizidunen datuak jasotzen eta sailkatzen. Zure mugikorrean jaitsiko duzun aplikazio bat eta kamara erabiliko ditugu, bizidunen argazkiak egiteko eta bioaniztasun datuak jasotzeko. Zer espezie ikusten ari garen eta bere historia naturala azalduko digu aplikazioa. Biologian, zoologian, botanikan eta naturan adituak ongi etorriak azalpenekin laguntzeko.

11:00etatik aurrera egongo gara hemen eta ordu erdiro egingo ditugu azalpenak: https://maps.app.goo.gl/S2R3g1WwjdPxkzoR7

Ekintza hau BIOOK elkarteak antolatzen du.