Tailerrak eta bisitak

Aranzaditarren sekretuak

otsailak 10
11:00 - 13:00
Izen emateak itxita daude
Familiak

Mahai inguruaren bidez Aranzadiko ikerlarien egunerokotasuna ezagutuko dugu, baita euren eguneroko arazo, erronka eta lorpenak ere. Gainera, bisitaren bidez, Aranzadin uztartzen diren lanbidez edo bokazioz zientzia eta dibulgazioa egiten duten hainbat emakumeren bitartez Aranzadiko txoko guztiak bisitatuko ditugu eta 75 urte hauetan zehar, euskal ondare natural, kultural eta historikoan egin diren aurkikuntza eta ikerketa bitxienak aurkeztuko dira.