Tailerrak eta bisitak

Aranzaditarren Sekretuak

Publiko orokorra

Bi orduz, Aranzadin esperientzia ezberdin bat bizitzera gonbidatzen zaitugu. Hasteko, bertako txoko berezienetako batzuetara bisita gidatua egingo dugu, Elkartearen sekretuak ezagutzeko.
Ondoren, mahai-inguru batean eseriko gara Aranzadiko ikertzaileekin: zientzia eta dibulgazioa maite duten emakumeak, beren eguneroko bizipenak, erronkak eta lorpenak partekatuko dituztenak.
Eta ixteko, solasaldi inspiratzaileen arteko pintxo-pote bat baino hoberik ez dago. Bertan, egunero zientzia egiten dutenen alderik pertsonalena ezagutzen jarraitu ahal izango duzu.

Bete hurrengo datu hauek Aranzaditarren Sekretuak ekintzan izena emateko.