COVID detektatzeko metodoei buruzko hitzaldia

Donostia Unibertsitate Ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzuko Milagrosa Montes mikrobiologoaren eskutik, bertaratutakoek gertutik ezagutu ahal izan dute SARS-CoV2 (COVID) detektatzeko egiten duten eguneroko lana, baita metodo desberdinen arteko desberdintasunak ere: antigenoen eta antigorputzen testak, PCR eta test serologikoak.

COVIDaren hastapenetan, detekzioan eta ikerlariek eta osasun-langileek haren hedapena geldiarazteko egiten duten lanean oinarritutako ibilbidea. Horrek guztiak interes handia piztu du ikusleen artean.