‘Berdintasuna Zientzian: esperientziak eta etorkizuna’ mahai-inguruaren bideoa ikusgai

‘Berdintasuna Zientzian: esperientziak eta etorkizuna mahai-inguruaren bideoa ikusgai

*Otsailaren 14an, UPV/EHUko Carlos Santamaria zentroan, “Berdintasuna zientzian: esperientziak eta etorkizuna” jardunaldia antolatu da.

Mundu akademikoan, ikerkuntzan eta enpresan lan egiten duten emakume profesional eta zientifikoek beren bizipenak eta esperientziak modu irekian partekatzeko aukera eskaini genien mahai-inguru batean. Aktibitate honekin, gaur egun zientziaren arloan lan egiten duten emakumeei ahotsa eman nahi izan genien. “Berdintasuna zientzian: esperientziak eta etorkizuna” Emakumeak Zientzian 2020ko programazioaren azken jarduera izan da. Mahai-inguruan parte hartu duten protagonistak hurrengoak izan dira.

Mahai-inguruan parte hartu duten protagonistak hurrengoak izan dira.

  • Xana Belastegui – Negozio zuzendaria
  • Naëmi Leo Marie – Sklodowska Curie – CIC nanoGUNEn ikertzailea
  • Concha Monje – Industria Ingeniaritzako doktorea
  • Maria Paulis – POLYMAT-eko ikertzailea
  • Idoia Otxoa – Irakaslea Tecnun Nafarroako Unibertsitateko Ingenieritza eskolan
  • Itziar Otegui – nanoGUNEko komunikazio arduraduna (Moderatzailea)