Antzokiak, showak eta hausnarketak

Antzokiak, showak eta hausnarketak

Emakumeak Zientzian 2023ko edizioko azken bi egunetan antzokietako oholtzak hartzeko eta barrura begirako hausnarketak egiteko tartea hartu dugu.

 Emakume zientzialariak atzo eta gaur
Hainbat ikerketa-zentrotan lan egiten duten zenbait emakumezko igo dira Victoria Eugenia antzokiko Club Aretoko eta Bilboko Bidebarrieta liburutegiko oholtzara, beren ikerketei buruz hitz egiteko eta historiako emakume zientzialari handietako batzuk omentzeko, haien bizitza liluragarrien eta ekarpen zientifikoen berri emanez.

Show experimentala: Neurozientzia eta Neuroteknologia
Gure nerbio-sistemak nola funtzionatzen duen jakin nahi duzu? Horretarako, esperimentu harrigarri batzuk egin dituzte. Halaber, Mayya Sundukova neurozientzialari errusiarraren eta publikoaren arteko solasaldi bat egin da. Zientzia komunikatzea ezinbestekoa dela azpimarratu du.

Doktorea naiz eta orain zer? Akademian jarraitu nahi dut?
Patricia Aspichueta Celaá, Sara Manzano, Nuria Alegret eta Ana Beloqui Elizazu zientzialariek biomedikuntzaren arloan doktore-tesia amaitu zutenetik gaur arte izandako esperientziaren berri eman diete ikertzaile gazteei. Zalantzak argitzeko edota beren ikuspegia azaltzeko tartea izan dute bertaratutako 60 lagunek; baita aurrez-aurre zientzialariekin egoteko aukera ere.