Generoari eta zientziari buruzko txostenak urtez urte argitaratzen eta errepikatzen dira, eta egoera diagnostikatzeko tresnak ezin bestekoak badira ere, Materialen Fisika Zentrotik benetako ekintzara igaro nahi dugu, zientzian berdintasunaren alde aurrera egiteko. Mahai-inguru honetan, zientziaren eta berdintasunaren aldeko borrokaren arloko erreferenteen eskutik, arrakasta kasuak, ibilbide-orria, partekatutako frustrazioak eta esperientziak jorratuko dira.
Ekitaldia komunitate zientifiko osoari zuzenduta dago, eta, bereziki, agente zientifiko teknologikoen genero-berdintasunerako batzordeak osatzen dituzten kideei eta zuzendaritza-taldeei. Eztabaidan modu anonimoan parte hartzeko aukera emango dugu ere.
Hizkuntza: ingelesa


