Tailerrak eta bisitak

Zaporea, testura eta zientzia: elikagaiekin esperimentatzen

Izen emateak itxita daude
Eskolak

Ba al zenekien egunero, sukaldatzean, zientzia egitea dela? Tailer honetan, sukaldean gertatzen diren erreakzio kimiko eta fisikoak ezagutuko ditugu, eta ulertuko dugu zergatik gustatzen zaizkigun batzuk beste batzuk baino gehiago.

Esperimentu erraz eta harrigarrien bidez —hala nola gelifikazioa, edo testura eta kolore-aldaketak—, aztertuko dugu nola azaltzen duen zientziak gertatzen dena elikagaiak nahastu, berotu edo hozten ditugunean.

Gainera, ebaluazio sentsorial bat egingo dugu: datuak bildu, emaitzak aztertu eta benetako ikerketa-talde batek egingo lukeen moduan lan egingo dugu.

Azkenik, AZTIko ikertzaileek elikagaien ikerketa-zentro batean lan egiten duten profesionalen profil desberdinak azalduko dituzte, eta beren esperientzia pertsonala partekatuko dute, zientziara bidean izan duten ibilbidea kontatuz. Horrela, jakin-mina, ezagutza eta ikerketarako grina uztartzen dituzten emakume zientzialari erreferente errealei gerturatuko gara.

Oharra:

  • Ekintza hau eskolan bertan garatuko da, AZTIko ikertzaileak joango dira eskolara bertara. 
  • Eguna eskola eta AZTIren artean adostuko da.