| EMAKUMEAK ZIENTZIAN jardunaldien baitan, ASPEGItik begirada beharrezko bat eskaini nahi dugu: ikerketa-proiektuak gidatzen dituzten emakumeena. Bai, existitzen dira. Erabakiak hartzen ari dira, taldeak zuzentzen, ezagutza sortzen eta gizartearentzat funtsezko aurrerapenak bultzatzen. Hala ere, zientziaren alorreko lidergo-postuetan gutxiengoa izaten jarraitzen dute.
Mahai-inguru honen bidez, euren ibilbideak ikusgarri egin, euren ekarpenak balioan jarri eta oraindik ere iraun duten erronken inguruko elkarrizketa ireki bat sortu nahi dugu: Zergatik da hain zaila emakume izanda zientzia-eremuko lidergo-postuetara iristea? Zein oztopo —ikusgarriak zein ikusezinak— daude oraindik? Zein ikaskuntza uzten dute bidea irekitzen ari direnek? Emakumeek ikerketa-proiektuen lidergoan parte hartze handiagoa izan dezaten, zer neurri har daitezkeen landuko da, baita zein politika eta dinamika jarraitu daitezkeen ere, eta zer garrantzi duten autoestimak, aitortzak eta erakundeen babesak prozesu horretan. |
Mahai-ingurua
Emakumeak ikerketaren lehen lerroan
Otsailak 10
10:00 - 11:00
Publiko orokorra
Hizlariak
Julia Martínez Navarro (Moderatzailea)
Komunikazio estrategikoa eta ASPEGIko Zuzendaritza Batzordeko kidea
Ana Fernández Arín
General Manager BCBL
María Arrue Huarte
CEIT Finantza Kudeatzailea eta Zuzendaria
Iliane Rafaniello Alonso
Kontseilari delegatua SURPHASE


