Tailerrak eta bisitak

Ikerlariak Lanean: Ikastetxeen Bisita TECNALIAra

Eskolak

Bisita honetan aukera paregabea izango duzue TECNALIA barrutik ezagutzeko, gure ikerlarien eskutik. Laborategi errealak ikusiko dituzue, eta zientzia eta teknologia nola aplikatzen diren gizartearen erronkei erantzuteko bertatik bertara ezagutuko duzue.

Jarduera hau jakin-mina pizteko, STEM bokazioak sustatzeko eta emakumezko erreferenteak ezagutarazteko diseinatuta dago, zientzia lehen eskutik biziz.