Hitzaldiak eta aurkezpenak

Emakume zientzialariak atzo eta gaur

Otsailak 3
18:00 - 19:00
Izen emateak itxita daude
Publiko orokorra

Emakume zientzialariak atzo eta gaur Emakumeak Zientzian programako jarduera berezienetako bat da, iragana eta oraina uztartzen dituen topaketa bat, zientzian aritzen diren emakumeen lana ikusgarri egiteko. Euskadiko ikerketa-zentroetan lanean ari diren bost emakume zientzialari Villa Suso Jauregiko oholtzara igoko dira, gaur egun zertan ari diren azaltzeko eta beren eguneroko lana publikoari hurbiltzeko, modu ulergarri eta gertukoan.

Horrez gain, zientzialari bakoitzak iraganeko emakume zientzialari edo teknologo bati omenaldia egingo dio, historian funtsezko ekarpenak egin arren isilaraziak edo baztertuak izan diren emakumeak berreskuratuz. Haien bizitzen eta ekarpenen kontakizunen bidez, jarduerak dibulgazio zientifikoa eta memoria uztartzen ditu.

Emakume zientzialariak atzo eta gaur aitortza eta justizia ariketa bat da, bidea ireki zuten emakumeei egindako omenaldia eta gaur egun ezagutza eraikitzen jarraitzen dutenak ikusarazteko leiho irekia.

Hizlariak

Cristina Santamaría

Biltegiratze elektrokimikoan ikerlaria CIC energiGUNEn
Cristina Santamaría Kimika Organikoko doktorea da, eta bere ibilbide akademikoa Errioxako Unibertsitatean, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta CSICen garatu du. Bere ikerketa jarduera fármakoen aurkikuntzatik hasi eta sodio eta potasio ioi bidezko baterientzako material organiko berrien garapenera bideratu da, ECONABAT eta SosNaKBat bezalako proiektuetan parte hartuz. Ikerketarekin batera, ikasleen gradu eta master amaierako lanen zuzendaritzan aritu da, eta dibulgazio zientifikoarekin konprometituta, Kimikako Olinpiadak eta Trivulgando bezalako ekimenetan parte hartzen du, zientzia gizartera hurbiltzeko helburuarekin.

Helena Almazan

Research fellow DIPCn
Helena Almazán Research Fellow da Donostia International Physics Centerren (DIPC). Bere lana neutrinoen fisikan oinarritzen da, non detektagailuek partikula horien funtsezko propietateak hobeto ulertzen nola lagun diezaguketen ikertzen duen. Zehazki, Hyper-Kamiokande esperimentuan parte hartzen du, Japonian kokatutako nazioarteko proiektu handinahi bat, unibertsoko galdera handi batzuei erantzun nahi diena. Helenak Alemaniako Max Planck Institute for Nuclear Physics-en (MPIK, Heidelberg) egin zuen doktoretza, eta, ondoren, doktoratu ondoko egonaldiak egin ditu Harvard University eta The University of Manchester erakundeetan.

Mónica Gallego Muñoz

Fisiologia Saileko irakasle titularra UPV/EHUko Farmazia Fakultatean
Mónica Gallego Muñoz UPV/EHUko Farmazia Fakultateko Fisiologia Saileko irakasle titularra da. Biologian lizentziatua eta Zientzietan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (2002), Doktoretza Sari Bereziarekin. Utahko Unibertsitatean doktoretza ondoko egonaldi luzea egin ondoren, UPV/EHUra itzuli zen eta elektrofisiologia kardiakoko ikerketa taldean berriro sartu zen, bertan bere ikerketa ibilbidea garatuz. Farmazia Fakultateko Fisiologia Sailean irakasten du, giza fisiologiari lotutako irakasgaiak emanez. 20 ikerketa proiektu baino gehiagotan parte hartu du, bere arloan erreferentziazko artikuluak argitaratu ditu eta 5 doktore tesi zuzendu edo zuzendarikide izan da. Bere ikerketa bihotzeko kanal ionikoen funtzionamendu elektriko eta biokimikoan oinarritzen da, eta kanal horien portaera aztertzen du diabetesan, hipertiroidismoan edo jatorri genetikoa duten arritmietan, balizko diana terapeutikoak identifikatzeko helburuarekin.

Usue Olatz Aspiazu

Irakaslea eta ikertzaila Gasteizeko Ingenieritza Eskolan
Ingeniaritza Kimikoan eta Ingeniaritza Kimiko Industrialean graduatua, Material Aurreratuen Ingeniaritzako Masterra egin zuen eta ondoren, POLYMAT Fundazioko Polimerizazio Prozesuen Taldean sartu zen. 2024an Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoak doktoregoa lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta bikain cum laude aipamena "Real time inline/online monitoring of particle size distribution during emulsion polymerization processes" tesiarengatik. Nazioarteko hainbat zientzia-ekitalditan modu aktiboan parte hartu du, egindako lana zabaltzeko eta lankidetza berriak bilatzeko. Era berean, oso aktiboa da zientzia-zabalkundea emateko ekitaldietan, Emakumeak Zientzian, Inspira STEAM eta antzeko erakundeekin lankidetzan arituz.

Naiara Aginako Bengoa

EHUko informatika fakultateko irakasle eta ikertzailea
Naiara Aginako Bengoa Donostiako Informatika Fakultateko (UPV/EHU) irakasle eta ikertzailea da. Telekomunikazio Ingeniaria da eta Informatika Ingeniaritzan doktorea. Txikitatik izan du ikasteko eta gauza berriak aurkitzeko grina, beraz ikasketak burutzen zituen bitartean, hasi zen dagoeneko bere ikerketa lanetan. Lehen lan horietan burmuineko irudiak hartu eta bertan burmuinaren materia motak automatikoki segmentatzeko gai zen soluzio batean egin zuen lan. Ikasketak amaitu ondoren, ikerketa aplikatuko zentro batean egon zen hamar urtez. Bertan, adimen artifizialaren esparruan egin zuen lan, bereziki ordenagailu batek irudi eta bideoetatik ezagutza ateratzeko metodoetan. Egindako lanetatik bi patente argitaratu zituen. Baina ikerketa hori besteei erakusteko gogoek bultzatuta, unibertsitatera egin zuen salto orain dela zortzi urte. Gaur egun, RSAIT ikerketa taldeko kide da eta adimen artifizialak gizartearen onurarako izan ditzakeen aukeretan lan egitea da bere erronka. Konkretuki, medikuntzako irudietan oinarrituz gaixotasun baten aurrean medikuei lagungarri izan dakieken informazioa ematen. Ikasitakoa, baina batez ere ikasteko gogoa bere ikasleei helaraztea da bere pasioa.