Emanaldia

Zinema eta Zientzia 2026 – Lorea Argaratek aurkeztuta

Publiko orokorra

Zinema eta Zientzia zikloaren baitan urtero saio berezia antolatzen da Emakumeak Zientzian ekimenarekin elkarlanean. Aurtengoan, “Sisters with Transistors” (Lisa Rovner, 2020) proiektatuko da, musika elektronikoaren emakume aitzindarien istorioa berreskuratzen duen dokumental entzutetsua. Konpositore hauek makinez baliatu ziren esperimentaziorako, eta musika egiteko modu berri bat sortu zuten.

Lorea Argarate Zubia, telekomunikazio ingeniaria, talde-ekintzailea (TAZEBAEZ S.COOP) eta dibulgatzaile zientifikoa, izango da pelikularen aurkezlea. Bere ibilbidean zehar, hezkuntzaren digitalizazioan eta zientzia zein teknologiaren sustapenean genero-ikuspegia txertatzen duten proiektu berritzaileak bultzatu ditu. Gainera, bere alderdi teknikoa musika elektronikoarekin eta teknologiarekin lotutako sorkuntza-proiektuekin uztartzen ditu.

SARRERAK HEMEN