Emanaldia

Zinema eta Zientzia 2025 – Ainhize Barrainkuak aurkeztua

Publiko orokorra

DIPCk, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak antolatutako Zinema eta Zientzia Zikloaren zortzigarren edizioa antolatzen da 2025an. Egitarauaren baitan, urtero bezala, Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Emakumeak Zientzian ekimenarekin bat eginik.

Aurtengo edizioan Le théorème de Marguerite – El teorema de Marguerite (Anne Navion, 2024) pelikula proiektatuko da. Marguerite Lyongo Goi Eskola ospetsuko matematikako ikasle bikaina da. Dena ezin hobeto doala dirudi bere tesiaren aurkezpena prestatzen ari den bitartean, baina egun klabean garrantzitsuenean egindako akats txiki batek amildegiaren ertzera eramango du.

Saioa Ainhize Barrainkua BCAMeko doktoradutza ikaslearen aurkezpen labur batekin hasiko da. Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.

(Bertsioa: Frantsesa; Azpitituluak: Gaztelera; Aurkezpena: Gaztelera).

SARRERAK HEMEN