Tailerrak eta bisitak

DIPC eta CFM Ikerketa Zentroetara Bisita Birtuala

otsailak 14
09:30 - 10:30
Online
Eskolak

Bisita birtualaren hasieran, gure ikerketa-zentroen aurkezpena egingo da, eta ikasleek materialen, fisikaren eta antzeko diziplinen zientziaren ikerketa ezagutuko dute. Ondoren, laborategi hauek bisitatuko ditugu, bertan lan egiten duten zientzialariekin batera: Nanofisikako Laborategia, Polimeroen Laborategia, NEXT esperimentua egiten ari garen Canfranceko Lurpeko Laborategia eta Superkonputazio Zentroa.

Bisita amaitzeko, zientzialariekin mahai-inguru irekia egingo da, eta ikasleek galderak egin ahal izango dituzte.

Ekintza DBH4 eta batxilergoko ikasleentzat dago prestatuta.

Bete hurrengo datu hauek DIPC eta CFM Ikerketa Zentroetara Bisita Birtuala ekintzan izena emateko.