Tailerrak eta bisitak

Informatikara gerturatzen: kriptografia

Eskolak

Informatika fakultateko sarreran harrera egin ondoren, areto batean bildu eta ekintza honentzat bereziki prestatutako bideo bat eta aurkezpen bat erabiliko dira kriptografia gaiari sarrera bat emateko. Ondoren, ikasitakoa aplikatuz, modu interaktibo eta ludikoan ikasleak mezuak zifratzen eta deszifratzen arituko dira. Horrela, informatika toki askotan dagoela eta zientzia gisa denontzat irisgarria eta dibertigarria izan daitekeela ikusi ahal izango dute.