Berdintasuna zientzian ez da bakarrik emakumeen kontua
Jardunaldien, ikastaroen eta jardueren antolakuntzak lagundu egin du emakumeak zientzian egiten duten lana ikustaraztera, aitortuz egiten duten lana eta sustatuz neskek bere burua gai ikustea zientzia egiteko. Hala ere, gizonen parte hartzea eta inplikazioa jarduera hauetan nahikoa mugatua izan da, gai hau bere ardura ez balitz bezala. Argi dago, zientzian berdintasuna gauzatzeko beharrezkoa dela pertsona guztien parte hartzea eta ez dela bakarrik emakumeen kontua.
Hori guztiaz hitz egiteko, mahai-inguru bat antolatuko dugu zientzian berdintasuna lortzeko lan egin duten eta lan egiten duten hainbat gizonen eta emakumeen bizipenak eta gogoetak ezagutzeko. Gainera, gerturatuko den ikuslegoaren parte hartzea eta elkarrekintza sustatuko dira zientzian berdintasuna gauzatze aldera ideiak partekatzeko eta konponbideak proposatzeko.