Otsailak 17

10:00

EMAKUMEAK INGENIARI

Mahai-ingurua
Eskolak

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko Auditorioan – Donostia / San Sebastián (Miramon) + Online: https://youtu.be/74y0RP1_5_Y

Mahai-inguru honen helburua da unibertsitate aurreko ikasleei (14 – 18 urte bitarteko ikasleak) emakumeek jokatu duten paperak nola eboluzionatu duen eta bere aportazioa ingeniaritza arloan nolakoa izan den azpimarratzea.
Aukera eman nahi diegu bertaratutako ikasleei parte-hartzaileen elkarrizketatik sortuko diren zalantzak, kezkak, pasadizoak, aholkuak eta arrakastak azaltzeko, eta horrela, ingeniaritza ikasteko bokazioak emakumeen artean sustatu.

Eman izena hemen behean

Maria Herrero

Nafarroako Unibertsitateko ingeniari industriala da, eta Tecnalia eta AirControl Industrial S.L enpresetan ibili ondoren, gaur egun Herrekor S.L.U. enpresako kudeatzailea da, industria-ingeniaritzan eta soluzio elektromekanikoetan aritzen dena. María Herrero 2019an saritu zuen ASPEGIk, eta kudeaketaren berrikuntzan egindako apustuagatik nabarmentzen da, barne-ekintzailetza bultzatuz, lidergoan eta taldeen kohesioan duen trebetasunagatik.

Linkedin

Ainhoa Lete

Ainhoa Letek 20 urte baino gehiago daramatza Bunt Planet enpresaren buru izaten. Enpresa hori unibertsitateko ikaskideekin sortu zuen, eta hasieratik izan du helburu planeta hobetzea softwarea erabiliz. 2021ean, ASPEGIk (Gipuzkoako Profesionalen eta Enpresaburuen Elkartea) Gipuzkoako enpresaririk onena izendatu zuen.

Linkedin

Belén Monguelos

Belen Mongelos Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Industrialaren III. Promozioko ikaslea eta Eskolako lehen ingeniari industriala izan zen. EHUko Donostiako Ingeniaritza Eskolako Fluidoen Mekanika arloko irakasle titularra izan da, baita TECNUNeko Industria Ingeniarien Goi Eskolakoa ere. Unibertsitatean irakasle bezala eman zituen 40 urteak, bere ekarpen akademikoak eta industria-ingeniaritzan egin zituen lankidetza ugariak balio handikoak dira sektorearen barruan.

Ines Saenz de Argandoña 

Ines Saenz de Argandoña ingeniaritza industrial elektrikoko hirugarren mailako ikaslea da TECNUNen. Etorkizunean energia berriztagarriaren sektorean aritzea gustatuko litzaioke, inguratzen gaituen mundua pixka bat gehiago hobetzea amesten baitu. Pertsona konprometitua, ameslaria eta errealista era berean, eta helburuak argi dituena da, zientziaren munduan emakumeek duten garrantzia eta zuzendaritza-postuetan duten presentzia aldarrikatzen du.

“Bidali” sakatzean, nire datuak behean adierazitako moduan tratatzea onartzen dut.

Datuak babesteko oinarrizko informazioa

Arduradunak

ASOCIACIÓN CENTRO DE INVESTIGACIÓN COOPERATIVA EN NANOCIENCIAS – CIC nanoGUNE
ASOCIACIÓN CENTRO DE INVESTIGACIÓN COOPERATIVA EN BIOMATERIALES – CIC biomaGUNE
Fundación Donostia International Physics Center – DIPC
ASOCIACIÓN INSTITUTO BIODONOSTIA
Basque Center for Macromolecular Design and Engineering – POLYMAT FUNDAZIOA
TECNUN
Asociación Centro Tecnológico CEIT
Asociación de Investigación MPC-Materials Physics Center
ELHUYAR FUNDAZIOA
Facultad de Informática de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU)
Facultad de Química de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU)
Escuela de Ingeniería de Gipuzkoa de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU)
Eureka! Zientzia Museoa
Parke
Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Gipuzkoa
Lortek
BCBL

Helburuak

“Emakumeak Zientzian” programaren testuinguruan arduradunek batera antolatutako ekitaldiak eta jarduerak sustatzea eta zabaltzea, eta, hala badagokio, horietan duten parte-hartzea kudeatzea.

Eskubideak

Eskubidea duzu edozein unetan baimena kentzeko, tratamenduaren aurka egiteko, datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere, posta elektronikoz info.emakumeakzientzian@gmail.com helbidera idatziz.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu [www.emakumeakzientzian.eus] webgunean eskuragarri dagoen Pribatutasun Politika atalean.