Emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an.

Egun hau ospatzeko, mundu mailako ekimen honekin bat egin dugu Donostia International Physics Center (DIPC), CIC nanoGUNE, CFM (UPV/EHU-CSIC), CIC biomaGUNE, Biodonostia, Tecnun, CEIT, Polymat, Elhuyar, EHU-ko Informatika Fakultatea, Eureka! Zientzia Museoa, Parke eta Gipuzkoako Ingeniarien Elkargo Ofizialarekin gure indarrak batuz publiko guztiei zuzendutako jardueren programa oso bat aurkezteko.

Gure helburua da zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea.

Emakumeak Zientzian 2022ek Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Sustapenaren, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC) eta Espainiako Zientzia eta Teknologia Fundazioaren (FECYT) babesa du.

2020an “Emakumeak Zientzian” ekimenak STEAM Euskadi zigilua jaso zuen Euskadin STEAM hezkuntza sustatzeagatik.

Azken albisteak

Menua